“Donostia Euskalduntzeko Urratsak” aurkeztu ditu Udalak.
- radiodonosti
- hace 6 horas
- 2 min de lectura
Jon Insausti alkateak Donostian euskara sustatzeko 2026-2036rako bide-orria partekatu du Tabakaleran

Jon Insausti alkateak Donostian euskara sustatzeko 2026-2036rako bide-orria partekatu du Tabakaleran, 150 pertsona ingururen aurrean.
“Donostia Euskalduntzeko Urratsak” izenburupean, ekitaldiak plan estrategikoaren norabidea ezagutarazteaz gain, hiri gisa euskararen inguruan egin beharreko bidea irudikatu du. Halaber, hizkuntzari leku handiagoa egiteko gonbita luzatu du eremu guztietan: eguneroko erabakietan, kalean, auzoetan, familietan, ikastetxeetan, dendetan, kirolean, kulturan eta erakundeetan.
Insaustik nabarmendu du gaur aurkeztutakoa ez dela dokumentu huts bat: “Gaur, Donostiak datozen urteetan euskararekin egin nahi duen bidea partekatzen dugu”. Alkateak azpimarratu du plana ez dela hutsetik sortu, hamarkadetan zehar egindako lanaren jarraipena dela baizik: erakundeek, euskalginttzak, ikastetxeek, familiek, sortzaileek, merkatariek eta ostalariek, kirol eragileek eta herritar askok egindako urratsen emaitza. “Izan zirelako gara. Eta gaur garen horretatik, izango den Donostia eraikiko dugu”, gaineratu du.
El plan recoge la visión para 2026-2036 con el objetivo principal de transformar el conocimiento en uso. El alcalde ha recordado que el conocimiento del euskera en Donostia/San Sebastián ha aumentado en las últimas décadas, y que el próximo gran salto está en el uso: “Nuestro reto no es solo saber euskera. Nuestro reto es vivir cómodamente en euskera, usarlo, compartirlo y aprender a disfrutarlo”.
@jon_insausti ha afirmado que Donostia/San Sebastián es cada vez más diversa, y que el euskera debe ser una herramienta para la cohesión y la convivencia: “El euskera debe estar en el centro de una Donostia/San Sebastián contemporánea, abierta y diversa. El euskera puede ser una herramienta de cohesión, un puente para la convivencia y la base para una identidad urbana compartida”.
Plan Estrategikoaren erronka nagusien artean honako hauek daude:
Ulermena orokortzea eta euskaraz eroso arituko diren hiztunen kopurua handitzea.
Familia bidezko transmisioa indartzea eta euskararen arnasguneak sustatzea.
Etorri berriak euskarara hurbiltzeko bide inklusiboak garatzea.
0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko aisialdi-eskaintza orokortzea zabaltzea.

Alkatearen hitzetan, Donostia euskalduntzea proiektu kolektiboa da: “Erronka hau ez da Udalak bakarrik erantzun dezakeen zerbait. Euskalgintza, ikastetxeak, kultur eragileak, kirol klubak, ostalariak eta merkatariak, enpresak, auzoetako eragileak, gainerako administrazioa eta herritarrak behar ditugu”.
En palabras del alcalde, este es un proyecto colectivo: “Este reto no es algo a lo que el Ayuntamiento pueda responder en solitario. Necesitamos a los agentes del euskera, los centros escolares, los agentes culturales, los clubes deportivos, los comerciantes y hosteleros, las empresas, los agentes vecinales, al resto de administraciones y a la ciudadanía”.



Comentarios