top of page
Buscar

Euskararen nazioarteko egunaren aurkezpena Irunen.

  • Foto del escritor: radiodonosti
    radiodonosti
  • 8 oct
  • 1 Min. de lectura

Egitaraua urriaren 10etik abenduaren 14ra arte luzatuko da eta heldu nahiz gazteek hainbat kultur ekintzez euskaraz gozatzeko aukera izango dute


El delegado del servicio de Euskera de @irun_informa , @iguinizjosu , presentó ayer el programa que se ha organizado con motivo del Día Internacional del Euskera y que lleva por lema 'Jantzi euskararen betaurrekoak'.


Ordezkariak azpimarratu du “aurtengo leloarekin aditzera eman nahi dugu Irungo persona gehienak, gaitasun handiagorekin edo txikiagorekin, euskaraz hitz egiteko gai direla, baina horietako gutxik erabiltzen dutela egunero. Irundarrak animatu nahi ditugu betaurrekoak jantzi eta euskarazko hitz batekin hastea elkarrizketa”.


Te adelantamos los actos de este mes de octubre:


Urriaren 10ean PausoK Dance dantza taldeak emango dio hasiera Euskararen Nazioarteko Egunari Amaia Kultur Zentroan 19:00etan hasiko den ekitaldiarekin, ‘Euskara dantzatzen’ lelopoean.


Urriaren 25ean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak girotuta, kantujira izango da 12:00etatik aurrera Irungo kaleetatik. Euskal kantak abestuz, Urdanibia plazatik abiatuko dira eta handik, geldialdiak eginez, San Juan Harria plazaraino egingo dute ibilbidea.



Doako sarreren banaketa


Amaia Kultur Zentroan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrerak doan izango dira. Amaia Kultur Zentroan, Turismo bulegoan eta internet bidez (www.irun.org) eskuratu daitezke gonbidapenak. Pertsonako lau sarrera har daitezke gehienez.


Bestalde, Oiasso Museoan egingo diren emanaldiak ere doan izango dira, eta bertan lor daitezke sarrerak. Oiasso Museoko ordutegia: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta ostiral eta larunbatean 16:00etatik 19:00etara. Pertsonako bi sarrera har daitezke gehienez.


ree

 
 
 

Comentarios


bottom of page