Foru Gobernua Lezon bildu da 27. Kontseilu ibiltarian
hace 58 minutos
1 min de lectura
"Horrelako topaketak positiboak eta beharrezkoak dira. Aukera ematen digute Lezoren errealitatea, beharrak, proiektuak eta erronkak diputatu nagusiarekin eta foru diputatuekin zuzenean partekatzeko; era berean, haiek herria bertatik bertara ezagutzeko eta gure eguneroko errealitatearen berri izateko bidea ere bada.
Erakundeen arteko harreman zuzen eta gertukoek elkarlana indartzen dute, eta administrazio ezberdinen arteko elkarlana ezinbestekoa da herritarren beharrei erantzuteko eta herrien ongizatean eta garapenean aurrera egiteko."

Comentarios