‘Mapa morea eta puntu ilunak’ prozesua abiatuko du Pasaiako Udalak
El Ayuntamiento de Pasaia pone en marcha el proceso "Mapa morado y puntos oscuros" Partiendo de las vivencias ciudadanas, el objetivo será analizar el espacio público desde una perspectiva feminista.
Pasaiako Udalak Mapa morea eta puntu ilunak prozesua jarri du abian, udalerria ikuspegi feministatik aztertzeko eta espazio publikoak herritar guztientzat bidezkoagoak, seguruagoak eta bizigarriagoak izan daitezen proposamenak lantzeko.
Proiektuak elkar osatzen duten bi kontzeptu jasotzen ditu. Puntu ilunen diagnostikoak autonomia mugatzen duten espazioak eta egoerak identifikatuko ditu: besteak beste, beldurra edo segurtasunik eza eragiten duten lekuak, arrisku eta istripuekiko babesik ez duten eremuak, irisgarritasun-arazoak dituzten guneak eta mugikortasuna edo eguneroko denboraren kudeaketa zailtzen dutenak.
Mapa morea, ordea, kontzeptu zabalagoa da. Udalerria ikuspegi feministatik irakurtzeko aukera ematen du, emakumeen memoria historikoa gordetzen duten espazio esanguratsuak, zaintza eta bizitza erreproduktiboa errazten dituzten eremuak eta bizitza komunitarioa sustatzen duten guneak identifikatuz, besteak beste. Lan hori bigarren fase batean garatuko da. Bi begiradak osagarriak dira: batetik, autonomia mugatzen duten oztopoak aztertzea; bestetik, emakumeen eta historikoki zapalduak izan diren kolektiboen bizitza erdigunean jartzen duten espazioak aitortu eta sustatzea.

En palabras de Aintzane Taberna, concejala responsable de Acción Social, "el espacio público no es neutro: el diseño, la organización y el uso de calles y plazas influye en la vida cotidiana de las personas, en la libertad de movimientos y en el nivel de autonomía. Incorporar la perspectiva feminista es revisar cómo construimos y organizamos el pueblo, teniendo en cuenta las necesidades de todas las personas ".
La concejala subraya que "muchas veces, al hablar de seguridad, nos viene a la cabeza el miedo a las agresiones o la falta de iluminación. Sin embargo, la perspectiva feminista nos invita a mirar más allá, ¿quién utiliza los espacios?, ¿dónde y quién se encarga del cuidado?, ¿qué obstáculos condicionan nuestra movilidad?, ¿quién siente que el pueblo es suyo?".
Desde esta perspectiva, la identificación de los puntos oscuros es necesaria, pero no suficiente. "Para construir un pueblo más habitable, además de reconocer los obstáculos, debemos promover los espacios que ponen en el centro la memoria, el cuidado y la vida comunitaria de las mujeres. Por eso, el mapa morado y el diagnóstico de los puntos oscuros son dos miradas que se complementan", explica Taberna.
Herritarren bizipenak, diagnostikoaren oinarri
Prozesuaren funtsezko zatia herritarren parte-hartzea izango da. Ez da beharrezkoa hirigintzan aditua izatea: Pasaian bizitzeak, lan egiteak, ikasteak edo bertako kaleak erabiltzeak ematen duen ezagutza da behar den bakarra.
Lehen fasean, hiru saio egingo dira (guztietan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat; horretarako, berdintasuna@pasaia.net helbidera mezua bidal daiteke):
Saioa Jabetze Eskolarekin eta Berdintasun Mahaiarekin. Azaroaren 4an, Antxoko Kultur Etxeko beheko solairuan, 19:00etan.
Saio irekia herritarrekin. Azaroaren 12an, Donibaneko Juanba Berasategiko aretoan, 18:30ean.
Saio bateratua, emaitzak lantzeko. Abenduaren 1ean, Donibaneko Juanba Berasategiko aretoan, 18:30ean.
Prozesuan emakumeen esperientziei arreta berezia eskainiko zaie, eta adin, jatorri, gaitasun eta bizi-baldintza desberdinetako pertsonen begiradak jasotzea bilatuko da. Helburua da egunerokoan hautematen diren arazoak, beharrak eta hobekuntza-aukerak ezagutzea, errealitate eta bizipen askotarikoak kontuan hartuta.
Aurrez aurreko saioekin batera, Udalak galdetegi digital bat jarri du herritarren eskura. Bertan ekarpenak azaroaren 20ra bitarte egin daitezke



Comentarios