Merkadonak supermerkatu berria ireki du Bidebietan
- radiodonosti
- 28 jul.
- 2 Min. de lectura
• Denda berriak kalitatezko 65 lanpostu egonkor baino gehiago sortu ditu eta 5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarri du.
• Supermerkatuak konpainiaren Denda Eraginkorraren ereduari erantzuten dio, ingurumen-, teknologia- eta zerbitzu-mailan hobekuntzak aurreikusiz, eta “Jateko Prest” atala gehitu du.
• Irekiera berri honekin, konpainiak hamar supermerkatu ditu Gipuzkoan, guztiak Denda Eraginkorraren ereduarekin.
Supermerkatu eraginkor berri honek ezaugarri aitzindari batzuk ditu, konpainiak erosketa-esperientzia ezin hobea eta erosoa eskaintzeko egin duen apustuari erantzuten diotenak.
Gainera, denda hau teknologikoki guztiz konektatuta dago, langileentzako gailu elektroniko eta elkarlaneko tresnak integratuz. Gailu horiekin dendako edozein ataletatik informazioa parteka daiteke, honek supermerkatu bakoitzaren autogestioa errazten duelarik eta kate osoko prozesuak arintzen dituelarik. Berrikuntza guzti hauek prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzeko aukera ematen dute. Horrela, erabakiak hartzea erraztu eta kudeaketa bizkortzen da, batez ere, produktu freskoena.
Ingurumenari dagokionez, energia-kontsumoa murrizteko hainbat neurri hartu dira; hala nola isolamendu termikoa eta akustikoa hobetu dira, materialak eta hormen eta sabaien lodiera optimizatu dira edo eraginkorragoak diren eta ingurumena gehiago zaintzen duten izozkailu berriak jarri dira. Halaber, LED argiztapen-sistema automatizatu bat ere badu, eremuen eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia kudeaketa hobea izan dadin.
Supermerkatua astelehenetik larunbatera irekiko da, 09:00etatik 21:00etara. 32 aparkaleku ditu, erosketak egitera ibilgailu pribatuan datozen bezeroentzat. Leku horietatik 4 ibilgailu elektrikoentzat dira eta 40 bizikletarentzako tokia ere badago.
Mercadonak, gaur ireki duen dendarekin, 33 supermerkatu ditu Euskadin, eta horietatik 32k Denda Eraginkorraren eredua dute. Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa duten 2.979 langiletik gora aritzen dira bertan.
La nueva tienda ha supuesto la creación de 65 puestos de trabajo estables y de calidad y una inversión de más de 5 millones de euros.
El supermercado responde al modelo de Tienda Eficiente de la compañía, que contempla mejoras tanto a nivel medioambiental como tecnológico y de servicio, e incorpora la sección ‘Listo para Comer’
Con esta nueva apertura, la compañía cuenta con diez supermercados en Gipuzkoa, todos ellos con el modelo de Tienda Eficiente, y 33 supermercados en Euskadi, de los cuales 32 disponen del modelo de Tienda Eficiente. La plantilla supera las más de 2.979 personas con empleo estable y de calidad.





Comentarios